XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Teknika: sestra kurbak

Mapetan marrazten diren sestra kurbak paisajea laua ala menditsua den adierazteko modurik argiena dira. Sestra kurbek zehatz-mehatz adierazten digute toki bakoitzaren altitudea eta erliebearen akzidente bakoitza non dagoen.

Sestra kurbak altitude berdinean dauden puntuak batzen ditu. Bi altueraren artean dagoen lur zatia kolore jakin batez margotzen da. Adibidez, alde bat kolore horiz margoturik badago, horrek esan nahi du lur horrek 100 eta 300 metroko altitudea duela.

Bi kurba elkarrengandik oso hurbil daudenean, lurra oso inklinaturik dago; bi kurba banandurik daudenean, lurrak ez du ia inklinaziorik.

3. Sestra kurben interpretazioa

Koloreztatu irudi hauek era honetara. 100 m-tik behera berdea; 100 eta 300 m artean horia; 300 eta 500 m artean laranja; 500 m-tik gora marroia

Idatzi letra bakoitza bere tokian. Gero, koloreztatu kolore egokiak erabiliz.